Kontzientzia Unitatea

Kontzeptua

Kontzientzia Unitatearen kontzeptua askotan entzun dugun zerbait da. Naiz eta zer den ezagutu, gugan guztiz barneratu gabeko zerbait da.

Gure egoarekin asko identifikatzen gara, soilik hori bagina bezala, eta gure izatea, normalean guk gure gorputz fisikoaren mugak diren ikuspegi horretara mugatzen dugu. Gorputz energetiko bat garela ere pentsa genezake, gure persona gorputz fisikoaz kanpo ere ikusiaz. Soilik arima bat garela ere pentsatzen duenik dago, zein gorputz barruan bizi den baina gorputzarekin zerikusirik ez duena. Eta haratago bagoaz, gorputz desberdinetan konektatua dagoen kontzientzia adimentsu bat garela pentsa genezake baita, non elkar behar garen zeren eta gauza berdina bait gara. Ba hauxe da Kontzientzia Unitatea. Eta hobeto ulertu daiten adibide bat ipiniko dizuet.

Ekosistema naturaletaz hitzegingo dut. Bertan izaki bakoitza osotasun baten parte da eta parte bakoitza nahitaezkoa da sistema guztiaren orekarako. Eslaboi batek aldaketak pairatzen ditunean, ekosistemako zati guztiei eragiten die.

Kontzientzia Unitatea berdina da. Danok konektatuak gaude, eta ondokoari zer gertatzen zaion hautemateak, gure informazoarekin zerikusia dauko. Gu zerbaitetan aldatuz gero, ondokoa eragiten dugu eta bere pertsonan aldaketak eragiten ditugu.

Erabilera

Kimika ikuspegi batetatik aztertuta, jabetzen gara elementu kimiko batzuk, beste batzuk erakartzen dituztela. Batzuk karga positibodunak dira eta beste batzuk karga negatibodunak. Orekaren bilan, elementu horiek batu eta produktu egonkorrak sortzen dituzte. Ba jendarteko erlazioekin berdina gertatzen da. Erakarpen edo arbuiapen bat sentitzen dugu, indar kimiko bat dela jabetu gabe. Eta energia osagarriekin egindako lotura horiek, kontrajarriak diren energiak orekatzeko ematen dira. Beraz, gure bizitzetara erakarritako guztiak, gurekin eta gure informazioarekin lotura zuzena du.

Gure bizitzetara nahigabetzen edo haserretzen gaituen zeozer erakartzen dugunean (pertsona edo bizipenen bat), normalean susmopean begiratzen dugu, gurekin inolako loturarik izango ez balu bezala. Errefusatzen dugu, kritikatu, edota aldarazi, gure beharrizanetara egokitu daiten. Aldiz, gustatzen zaigun zeozer denean, errazago sentitzen dugu gurekin zerikusi duela. Baina esan beharra dago biak ala biak gure informazioaren isla direla. Honi Kontzientzia Unitatea deritzo.

Proiekzioa deituriko baliabide garrantzitsu bat du eskura. Gugan eta izkutuan dauden ezaugarri edo aldeak, gurekin gurutzatzen diren jendearengan isladatuak aurkitzen ditugu. Kritikatu edo gugan hartzea gaitzesten ditugun ezaugarriak ere proiektatzen ditugu baita. “Izkutuan” daudela indartzen dut berriro, ze askotan gure inkontzientea bait da zenbait erabaki edo jarrera hartzera garamatzana, gure adimen edo egoak agindurik eman barik.

Kontzientzia Unitateari eskerrak, gure buruak hobeto ezagutzeko aukera daukogu, eta mugatzen gaituen informazioa gainditzeko. Hau hasiera batean ikaragarria gerta dakiguke. Bizipenak gurekin erlaziorik ez balute bezela bizitzera ohituak bait gaude, kritikatuz, pasatzen utziz eta ahazten ahaleginduz. Baina esperientzietatik ikasten ez badugu eta gure izatearen alderdiak aldatu, unibertsoak gure muturren aurrean egoera berdinak jarriko dizkigu (agian aktore eta toki desberdinekin)

Mundua ikusteko ikuspegi hau opari bat da. Ardura bat ematen digu, baina aldi berean gure buruak ezagutzeko aukera eskeintzen digu, gure pertsonarekin atseginagoak diren bizitzeko erak aurkituaz. Gure bizitzen jabeak izateko eta nahi dugun norantza hartzeko aukera ematen digu. Zure bizitzan eragiten duten kanpo agenteak indarra galduz doaz.

Kritika, adierazgarri bikain bat da, erabakiak hartzearen gaitasun hori gugan dagoen ala ez konturatzeko, edo kanpo agenteen menpe gauden jakiteko. Kritikak, gerora aztertu ezean, blokeatu egiten gaitu. Arazoa kanpoan somatzen dugu. Ez dugu inolako aldaketarik egiten gugan, eta denak berdin jarraitzen du. Gugan ezer ez aldatzearen eta kanpokoa aldatu nahi izatearen jarreran mantentzen gaitu. Eta hau, manipulazio edo manipulazio saiakera bat da.

Kontzientzi Unitateak, proiekzioaren bitartez, izatez nortzuk garen eta gure informazioa zein den adierazten digu. Gure ego edo adimenaren menpe bizi gara normalean eta honek desorekak eragiten dizkigu, ez bait dugu gure benetako izatearekin konektatzen, pakea eta lasaitasuna ematen digun horrekin alegia. Momentuoro haserre edo tentsioan aurkitzen bazara, nahigabetua bazaude eta ez badituzu inguratzen zaituenen jarrerak ulertzen, arrazoia ez dira haiek. Haiek zure informazioa baino ez dute isladatzen, baina arazoa da zuk ez diozula informazio horreri jaramonik egiten. Izpilu baten aurrean jartzea bezalakoa da. Zer da zure begien aurrean ikusten duzuna? Gustatzen al zaizu? Ez? Ba ez zaitez izpiluan ikusten duzun irudia aldatzen saiatu. Ezinezkoa da. Aldaketak zugan egiten dituzunean soilik aldatuko dira izpiluko isladak.

Ez duzu inor kritikatu edo madarikatu beharrik Kontzientzia Unitate kontzeptu hau barneratzen denean. Gehiago da, eskerrak ematearen aukera ere ulertu daiteke. Gure etsai bortitzenengan bait daukogu, gure bizitzetan primeran letorkiguken informazioa ikusi eta aurkitzeko aukera. Besteengan gehien gorrotatzen ditugun jarrera horiek bait dira gure bizitzetan gehitu edo kanporatu behar ditugun jarrera berdinak.

Azaldu beharrean ikusten nahiz, Kontzientzia Unitatearen azalpen guzti honekin, ez nagoela persona ororen errespontsabilitateak desagertu arazi guraz. Norbaiti errespetu faltaren bat eragiten badiogu, ezin dugu pentsa bere informazioa dela errespetu falta hori jasatea, eta beraz salbu geratuz gure ardura edo gertatutakoen errespontsabilitateaz. Ez dinot ezta, bakoitzak bizitzan gertatzen zaion guztia merezi duenik. Esaten saiatzen nagoen gauza bakarra da, gure bizitzetan agertzen zaigun informazio orok, gurearekin erlazioa duela. Eta hor dago koxka, ez bait gara jakitun informazio hortaz. Denok merezi dugu errespetu eta zorion guztizkoa. Eta gure informazioaren jakitun izanda, bizitzako gorabeherei aurre egiteko tresna gehiago eskuratzen ditugu.

Esandako guzti hau oso teoriko eta kontzeptuala da, eta ez dugu ikasketarik lortzen ez baditugu gure bizipenak modu sakon eta deskriptibo batean aztertzen. Behin lan hau egindakoan aurkitzen dugu gure informazioa eta honekin kontzientzia handitze bat eskuratzen dugu. Inkontzienteko informazioa kontzientera ekarriz. Hau da Bioneuroemozioan® egiten dugun lana. Pertsona bakoitzaren ahozko erantzunak eta gorputzaren seinaleak aztertu. Ezagutu dezazuen gonbidatzen zaituet, eta aldi berean zuen buruak ezagutu ditzazuen. Metodologia bat baino gehiago, ohitura bat da. Kontzientzia unitatea gure bizitzetan ezarriz gero, gure pertsona hobeto ezagutzeko balio digu eta gure indibiduazio kontzientean aurrera egiteko aukera.