Zure inkontzientean daramazuna kontziente egiten ez duzun bitartean, honek zure bizia zuzenduko du, eta zuk patua deituko diozu.
Autoezagutza bide batera gonbidatzen zaitut. Zure burutik honelako pentsamendu ugari pasa daitezke: Zergaitik sentitzen naiz inseguru egoera hauetan? Zergaitik gurutzatzen naiz beti jende mota berdinarekin? Nire gaixotasunak nik ezagutzen ez dudan baldintzaren bat ote dauka? Nondik datoz nire beldur eta blokeoak? Konpon ditzaket?
Bioneuroemozio® Bidelaguntzen bitartez, zure inkontzientean duzun informazioa agertarazten lagunduko zaitut. Informazio hau oso baliagarria da gure bizitzako alor desberdinak garatzean. Gure gaixotasunak gurekin zertarako dauden ulertuko dugu, ugaritasuna zergaitik gauzatzen ez den, gure seme alaba edo bikotearekin ditugun gatazkek zer adierazten duten, zergaitik lanik aurkitzen ez dugun, edo eta gure bizitzan aldaketak egin ezinik zergaitik aurkitzen garen ulertzea, besteak beste.
Gure adimenak, gure beharrizanen gainean, informazio bat adierazten digu, baina askotan kontrajarria egoten da inkontzienteki sentitzen dugunarekin. Honek gatazka emozional batean murgiltzen gaitu, eta gatazka hori gure bizitzetan gaixotasun moduan, erlazio apurketa baten moduan edo lan galera bat bezala isladatzera garamatza, beste askoren artean.
Informazio inkontziente hau jakite hutsak, ongizate emozional batera garamatza, gatazka ulertzera, eta gure buruarekin jasangarriagoak diren jarrerak hartzera.
Bidelaguntzen bitartez, bakoitzaren ahalduntzea jorratuko dugu, norbere emozioak ulertzuaz eta sinismen eta leialtasunak berradierazten. Horretarako kontsulta abiapuntu moduan, sintoma fisiko, gaixotasun, pertsonen arteko gatazka, blokeo, zalantza edo ardura batetik abiatuko gara.
Banakakoak dira, eta sesioak ordu terdi inguruko iraupen bat izango luke. Gomendatutako aukera da, zuzenekoan komunikazioa anitzagoa bait da. Okondon, naturan murgilduta egiteko aukera.
Aurrez aurrekoak konplikatuak direnerako bigarren aukera bat da.
Menperatzen ditudan hizkuntzak Euskera eta Gaztelania dira, nire ama hizkuntza lehenengo hau izanik. Uste dut garrantzitsuena bezeroak bidelaguntza, erosoen sentitzen den hizkuntzan egitea dela.
Bioneuroemozio® Bidelaguntza bakoitza kontsulta arrazoi batekin hasten da. Hau gatazka interpertsonal batetik, sintoma fisiko batetik, blokeo, zalantza edo ardura batetatik abiatu daiteke. Sesio bakoitzean kontsulta arrazoiaren jatorria eta irtenbide posibleak aztertuko dira.
Adinez nagusia den edozein personari. Baita gurasoen baimena duten 16 eta 18 urte bitarteko gazteei ere. Ezin ditugu Bidelaguntzak egin diagnosia duten arazo psikikodun pertsonengan.
-Antobe Baserria.
Jandiola kalea 14.
Okondo. 60€.
-Naturopatia Zubia.
Maestro Elorza kalea 1,
B4. Laudio. 70€.
-Regazo Feliz.
Mazarrado zumarkalea
35, 1ºA. Bilbo. 70€.
Energia gara, informazioa gara, bibratzen dugu.
Enric Corbera psikologoak asmatu eta garatutako metodo bat da, non informazio inkontzientea aztertzearen bitartez, pertsonen ongizate emozional bat aurkitzen laguntzen den.
Gure gatazkak aztertzen eta arrazoi ezkutuak aurkitzen laguntzen digu. Honeri esker nortzuk garenaren kontzientzia handitzen dugu eta gure bizitzetako faktore estresagarrien aurrean portaera anitzagoak sortzen ditugu. Ahalduntze eta erantzunkizun handiagokoak.
Gure buruen azterketan eman beharreko urratsak hurrengoak dira: gatazken azterketa, ulermena, jarrera proaktibo bat izatea eta azkenik errekurtso berriak hartu eta abian ipintzea.
Honek gure bizitzako alor desberdinetan lagundu gaitzake, kasuan kasu, lana, lagunak, bikotea edo familia.
Metodologiaren helburuak hurrengoak dira:
Bioneuroemozioa® metodoak korronte desberdinetatik edaten du, naiz eta norberarenak diren berezitasunak ere badituen.
Bizitzaren unitatea bizi duenak, bere burua izaki guztiengan ikusten du, eta izaki guztiak bere buruarengan, eta begirada inpartzial batekin begiratzen du guztia.
Pertsona baten identitatea ez da duen izena, ez jaio zen tokia, ez eta jaio zen eguna. Pertsona baten identitatea soilik izatean datza, eta izatea ezin da ukatu.
Nire izena Azibar Zarate Madariaga da. 1976ko Apirilaren 5ean jaio nintzen Bilbon (Bizkaia). Nire ikasketak Euskal Herriko Unibertsitatean (E.H.U.-U.P.V) burutu nituen, Mehatzetako Ingenieritza Teknikoa ikasten. Aurrerago asalduko dizkizuedan bizipenen ondorioz, bizitzak Bioneuroemozioa®ren Diplomatura eta Masterra ateratzera eraman nau Enric Corbera Institutuan, eta zenbait urtetako esperientzia pilatzera jendearekin bidelaguntzak egiten. Honez gain neure prestakuntza eta jakintzak zabaltzearen bidean, momentu honetan Psikologiako ikasketak burutzen hari naiz.
Segituan nire ibili pertsonal eta profesionalean bizi izan dudan aldaketa prozesuaren azalpen txiki bat duzue, ikus dezazuen nola, gure barne ahotsari entzunez gero, bizitzak, aurretiaz uste ezinezko tokietara eramaten gaituen. Zaila dirudien arren, urrats batek beste batera zaramatza, eta gero eta konektatuago sentitzen zara zure izatearekin. Denborarekin aldatuz goaz, eta garai bakoitzean behar dugun horri espazioa ematea garrantzitsua da. Zeozerk bereizten banau, nire informazio inkontzientea entzutea eta ulertzea izan da, eta baita nire eta ingurukoen beharrizanak ulertu eta errespetatzea. Beraz gatazka interpertsonalak (bikote, seme-alaba, guraso edo beste edozeinekin) eta aldaketa prozesuak dira nire punturik sendoenak bidelaguntzaile moduan.
Txiki-txikia nintzenetik, nire mekanika eta naturarekiko grinak zientzietako bidetik eraman ninduen, eta ikasketa unibertsitarioak bukatutakoan, nire bizitza profesionala bi hamarkadaz, energi nuklearraren eta petróleoaren industrian, forja, laminazio eta fundizio produktuen kanpo kalitate inspektorea izatera bideratu zen.
Nire bizitzako alor tekniko guzti honek, pixkanaka-pixkanaka erakargarritasuna galdu zuen eta bizitzaren alde gizatiarrak aldiz indarra hartu zuen. Enpresetara egiten nituen bisitetan, langileekin lan gatazka edo gatazka pertonalei buruzko elkarrizketak izateko baliatzen nuen egoera. Baita irtenbideei buruz hitzegiteko ere.
Aldaketa guzti hau aitatasunak lagundua etorri zen. Bertan nire pertsonaren alor ezezagun asko ezagutu nituen. Nire ikuspegiak eta lehentasunak aldatu egin ziren. Markatu ninduen gertakarietako bat gure seme alabak hezkuntzatik ateratzea izan zen, eskolaz kanpo egonik urte luzez. Aurretiaz pentsa ezinezko mundu bat ireki zen gure aurrean. Gizarteak markaturiko bidetik kanpo, ofizialak bezain onak ziren beste errealitate batzuk bazirela ikasi nuen. Egoera antzerakotan zegoen jende asko ezagutu genuen, baina ordurainoko nire ikuspuntu desberdinarekin. Nere sinismenen araberako errealitate bat ezagutu nuela jabetu nintzen, eta hauek aldatuz gero pertsonaren errealiatea bera aldatzen zela.
Esperientzia honek neure behar izanak jagotera eraman ninduen. Urteak neramatzan bizitza lasaiago eta jasangarriago baten beharrean. Nire bizitzaren abiadura jaitsi behar nuenaren barne ahots bat entzuten nuen sarri. Gure hiri bizitza utzi eta landa bizitzan murgildu ginen. Baserria eta lurrak erosi eta berrogeitahamar bat urte hutsik zeramatzan baserri zaharrari bizi berri bat emateko abenturan abiatu ginen. Hau nire lan arloko lan kopuruaren igoera esponentzial batekin etorri zen eta baita Covid-ak ekarritako lan baldintzen gaiztotzearekin. Bajan egoniko eta enpresarekin eginiko negoziazioen epe baten ondoren, irteera negoziatu batera irisi nintzen. Bertan hasi zen gure etxeari forma ematera eta nire pertsonaren azterketara dedikatu naizen denboraldi hau. Hasiera batean, era autodidakta batean hasi nintzen biodeskodifikazioa, terapia metodo desberdinak eta arnasketak ikasten. Gerora, emozioen ikasketak liluratu ninduen, Bioneuroemozioa®n murgildu nintzelarik. Bioneuroemozioa®k nire bizitzan lagundu nauten sintoma fisikoei erantzun berriak aurkitzen lagundu nau, argia emanaz baita nire blokeo eta pertsonarteko gatazkei.
Nire sinesgaiztasuna honelako metodoen aurrean, mundu tekniko batetatik etorrita, guztizkoa izan zen hasiera batean. Halakoa izan da laguntza, nire momentu honetako ilusiorik handiena, ahalik eta jende gehiena lagundu ahal izatea bait da. Metodoa partekatzea bizitzako arazoei aurre egiteko, eta pentsatzeko era desberdin asko daudela erakustea da helburua.
Neure burua persona ulerbera, intuiziozko eta nekaezin moduan ikusten dut. Naiz eta hitz hauek NAIZenaren zati txiki bat baino ez duten adierazten. Nire bizitzaren kontrola askatzen eta ziurgabetasunean bizi izaten ikasi dut, oparotasunean sinisten eta nire barne ahotsari jaramon egiten. Egiazkoago sentitzen naiz neure buruarekin eta honek aldaketak ekarri ditu nire baitan eta nire inguruan.
Hau proiektu personal bat da. Aldaketa baten beharrean sentitzen diren pertsonei ikuspuntu desberdinak aurkezteko nire ilusiotik abiatzen da. Momentuz “bakarrean” proiektu honetan, baina nire bikoteak eskeinitako estimaezinezko laguntzarekin sorkuntza eta giza alor askotan.
Sail honetan, proiektu honeri forma eta izena ematerako orduan zerk mugitu nauen azalduko dizuet, baita proiektuaren diseinu arrazoiak azaldu. Modu egokia iruditzen zait ezagutu nazazuen eta baita proiektu honen parte sentitu zaitezten.
Izenak Bioneuroemozioa®rekin du lotura noski. Hiru hitzen siglek lotuta emandako izena da. BIO Neuro Emozioa (BIONE). Halaber hitz joko bat osatzen du. I hizkia libelularekin ordezkatuta, B hizki bat eta ONE hitz bat geratzen zaizkigu, ingelesez irakurrita “be one” ateratzen zaigularik. Bioneuroemozioa®ren zutabe nagusi den Kontzientzia unitateari erreferentzia egiten dio honek. Gure bizitzetan gertatzen zaigun guztiak gurekin eta gure informazioarekin lotura du. Osotasuna gugan dago eta gu osotasuna gara.
Libelula herensuge hegalaria da. Nire zodiakoko ikurra Aries da, sua delarik, eta horoskopo txinatarrean herensugea nauzu. Beraz sorgin orratzarekin oso lotua sentitzen naiz, eta horrez gainera bizi naizen lekuan bere konpainiaz arrunki gozatzeko zortea daukat.
Sorgin orratza neure proiektuaren sinbolo aukeratu izanaren zenbait alderdi kontatuko dizkizuet.
Sorgin orratza orekaren ikur bezala hartzen da. Aldaketekin eta errealizazio pertsonalekin lotzen da, norbait eboluzio personal edo espiritual baten dagoenean, sarritasunez azaltzen zaizkiolarik. Japonen boterearen ikur dira eta Txinan oreka eta zorte onarekin erlazionatzen dira. Badago ere mezuen eramaleak direla uste duenik. Gaztelerazko libelula hitza, libella-ren txikigarria da, pisu bardinetara orekatzen den balantza baten maila esan gura duelarik. Honek oreka mantentzeko gaitasuna adierazten du. Ur-artean bizi diren izakiak izanik, erlajazioa eta inkontzientea adierazten dute.
Haien historia kontatuko dizuet:
“Berriki jakin dugu milioika sorgin orratzek urtero ozeanoa gurutzatzen dutela. Urritik hurrengo urteko urtarrilerarte izaten da hori. Intsektu txiki hauek zeukaten helmuga, zientziarentzako ezezaguna izan da urte batzutan.
Misterio honi erantzuna urak eman zion.
Zientzilariek, irteera puntua Indiako hegoaldean daukatela aurkitu dute. Bertatik sorgin orratzek Ozeano Indikoa zeharkatu eta Maldivas uharteetara iristen dira. Migrazio honen zihurtapena 1100 uhartez baino gehiagoz osaturiko artxipielago honetan izan zen 2016an. Orduan arrazoizko zalantza bat piztu zen: Zertarako Maldivetaraino hegan egin, inguru honek ez badu garrantzizko ur geza kantitaterik? Izan ere sorgin orratzek ur geza behar dute bizirauteko. Berriro ere, eta beste misterio batzuekin gertatu den moduan, migrazio hau ulertzeko gakoa ura zen.
Behatu zen sorgin orratzak bazirela ere Seychelleak bezalako beste artxipielagoetan, Indiatik 2.700 kilometrotara alegia. Denborarekin ulertu zen bai Maldivak zein Seychelleak intsektu honentzako hornidura puntuak soilik zirela, ez heuren helmuga puntua. Sorgin orratzek beraien migrazioa jarraitzen zuten Afrikaraino, Uganda, Tanzania eta Mozambike bezalako herrialdeetaraino. Horixe zen haien helmuga puntua, kontinente afrikarra.
Laburbilduz, 9.000 kilometro baino luzeagoa zen ibilbidea egiten zuten, gero bueltan errepikatu behar izateko. Monarka tximeletena baino migrazio luzeago bat beraz.
Zientzia mundua urte luzez aztoratu zuen galdera beraz hurrengoa izan zen: Zergaitik egiten dute? Zer da sorgin orratza halako balentria egitera bultzarazten duena?
Erantzuna irmoa izan zen proba guztiak egiaztatu ondoren: ur gezagatik egiten dute.
Bai, sorgin orratzek ur geza jarraitzen dute. Uraren maitale nagusienak dira sorgin orratzak. Horrexegatik jazartzen dituzte Indiako monzoia, ondoren Afrika Ekialdeko euriak, jarraian Hego Afikakoak eta azkenik berriz ere hurrengo urteko Indiako monzoiak. 6.000 metroko goitasunera igoteko gai dira, bertako haizeak eta baldintza klimatiko bereziak baliatzeko. Horri esker kukua, belatza edo zata bezalako hegazti espezieak sorgin orratzetaz elikatu daitezke haien zeharbideak gauzatzeko.” iagua.
Historia hau liluragarria izan zen eta animali berezi honek nigan sortarazten zuen erakarpen indar horretan pittin bat gehiago murgiltzea lortu zuen.
Sorpen prozesu guzti hau nire ikasketa prozesuaren eta autoezagutzaren parte eder bat izan da. Sentitzen nuenarekin konektatzeko eta horri leku emateko baliatu dit.
Neuk egin dudan bezala gozatu izana espero dut.
Daukona aberastasunik handiena bezela kontuan hartzen ez duena, zorigaiztokoa da, naiz eta munduaren jabe izan.
Konsultak:
Telefonoa: 648233829 (Sakelekoa eta Whatsapp-a)
E-mail: bione@bione.eus